Horixe da eguna. Ibarretxe lehendakariak data jakinarazi du. Galizian ere egun berean ospatzen dira baina ez dio garrantzi handirik eman. Bozkatzeko eguna, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiako herritarrek duten eginbehar nagusiena egun horretan. Espero det abstentzioa gutxi izatea eta horrela herritarren inplikazioa nabaria izatea. Espero det idei guztiak presente egotea. Bestela arazo politikoa areagotu besterik ez da egingo. Herritarrek bozkatzen dutena ez bada errespetatzen urteetan zehar eman diren istiluak emango dira.
EAJ eta PSEren arteko leiha izango da. Horixe esaten dute politkan adituak direnak. Baina nere ustetan EAJk irabaziko ditu hauteskundeak. Gainera PSEri ez zaio interesatzen zeren eta horrek EAJren jarrera gogortuko du eta PSEk ez du begi onez ikusiko aktitude hau.
Hala ere, arazo politikoa hor jarraituko du. Madriletik esaten badigute zer garen eta zer egin behar dugun berdin jarraituko dugu. Elkarrizketaren bidea irekia egon behar du beti bestela ez dago zer eginik. PSOEkaurrerapauso hori ematen duenean hasiko da egoera normalizatzen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario