Realak Loco Abreu fitxatu du eta fitxaketa honekin argi ikus daiteke alde ekonomikoak garrantzi gehiago duela alde deportiboa baino. Zergatik? Realak duen zorra kitatzeko edo gutxitzeko nahitaezkoa du lehenengo mailara igotzea. Horrexegatik fitxatu da aurrelari uruguaiarra. Baina betikoan gaude. Ekainean Reala bigarren mailan jarraitzen badu egoera okertu besterik ez da egingo eta zor gehiagorekin.
Gaur, bai Mundo Deportivon baita El Diario Vascon ere Imanol Agirretxe elkarrizketatua da bere aukera iritsi dela aldarrikatzeko prest. Zer pentsatuko du orain Usurbildarrak fitxaketa hau eta gero. Necati eta Abreu aurretik ditu orain.
Futbolaren munduan orainak du garrantzia eta ez etorkizunak. Sanseko jokalariek pazientzia puntu bat behar dute. Konfiantza behar dute eta izan behar dute. Bestela zergatik dauka duen zorra? Horrela ez goaz inora.
No hay comentarios:
Publicar un comentario