Bizi naizenetik ez det inoiz hainbeste elur ikusi nere herrian. Txoko guztietan txuria nagusi. Helsinkin bagina bezala. Guzti honek bere alde onak eta txarrak ditu. Alde batetik paisaje politak uzten ditu baina beste aldetik arazo eta istripu ugari. Hala ere, elurra ikusteak nolabaiteko poza sorrarazten du. Beti ez du elurra egiten eta are gutxiago gure herrietan. Hala ere nahiago det elurra mendian egotea eta ez hirietan.
viernes, 9 de enero de 2009
LOCO ABREU REALERA
Realak Loco Abreu fitxatu du eta fitxaketa honekin argi ikus daiteke alde ekonomikoak garrantzi gehiago duela alde deportiboa baino. Zergatik? Realak duen zorra kitatzeko edo gutxitzeko nahitaezkoa du lehenengo mailara igotzea. Horrexegatik fitxatu da aurrelari uruguaiarra. Baina betikoan gaude. Ekainean Reala bigarren mailan jarraitzen badu egoera okertu besterik ez da egingo eta zor gehiagorekin.
Gaur, bai Mundo Deportivon baita El Diario Vascon ere Imanol Agirretxe elkarrizketatua da bere aukera iritsi dela aldarrikatzeko prest. Zer pentsatuko du orain Usurbildarrak fitxaketa hau eta gero. Necati eta Abreu aurretik ditu orain.
Futbolaren munduan orainak du garrantzia eta ez etorkizunak. Sanseko jokalariek pazientzia puntu bat behar dute. Konfiantza behar dute eta izan behar dute. Bestela zergatik dauka duen zorra? Horrela ez goaz inora.
miércoles, 7 de enero de 2009
ISRAEL Y ESTADO UNIDOS VERGONZOSO
Lo que esta pasando en Gaza es un genocidio en toda regla. Israel dice que no ataca al pueblo palestino si no a Hamas. Estados Unidos como no podía ser de otra manera lo apoya diciendo que hay que luchar contra el terrorismo de Hamas. Si matar a civiles es luchar contra el terrorismo apaga y vámonos.
Como esta el mundo señores. En nuestro país cuando hay un atentado todo el mundo se escandaliza y lo condena, saliendo en la foto y en primera fila. En cambio en Palestina se mata a civiles y la culpa lo tiene Hamas pero también Israel pero menos. Vaya vara de medir los conflictos. Mientras la iglesia calla como siempre, esos que predican la paz y la convivencia.
MARTXOAK 1 HAUTESKUNDEAK EUSKADIN
Horixe da eguna. Ibarretxe lehendakariak data jakinarazi du. Galizian ere egun berean ospatzen dira baina ez dio garrantzi handirik eman. Bozkatzeko eguna, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiako herritarrek duten eginbehar nagusiena egun horretan. Espero det abstentzioa gutxi izatea eta horrela herritarren inplikazioa nabaria izatea. Espero det idei guztiak presente egotea. Bestela arazo politikoa areagotu besterik ez da egingo. Herritarrek bozkatzen dutena ez bada errespetatzen urteetan zehar eman diren istiluak emango dira.
EAJ eta PSEren arteko leiha izango da. Horixe esaten dute politkan adituak direnak. Baina nere ustetan EAJk irabaziko ditu hauteskundeak. Gainera PSEri ez zaio interesatzen zeren eta horrek EAJren jarrera gogortuko du eta PSEk ez du begi onez ikusiko aktitude hau.
Hala ere, arazo politikoa hor jarraituko du. Madriletik esaten badigute zer garen eta zer egin behar dugun berdin jarraituko dugu. Elkarrizketaren bidea irekia egon behar du beti bestela ez dago zer eginik. PSOEkaurrerapauso hori ematen duenean hasiko da egoera normalizatzen.
viernes, 2 de enero de 2009
2009 URTEA
Urteberrion denoi! Hasi dugu urte berria. Espero det aurrekoa baino hobea izatea (ez da zaila). Karrera amaitzeko urtea da bestela erretiroa eskatuko det. Martxoan, hauteskundeak ospatuko dira Euskadin eta Reala lehenengo mailara igoko da, hortaz seguru nago. Beste deseo batzuk ere ditut baina horiek neretzat gordeko ditut.
Helburu eta egiteko asko guztiok bezala!
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)