martes, 24 de mayo de 2011

BILDUREN ORDUA

Hauteskundeak igaro dira, eta orain emaitzak hausnartzen hasteko ordua iritsi da. Bilduk lortu dituen emaitzak gauza bat argi eta garbi erakusten du: Madriletik gogor erasotzen bada, Euskal Herritik gogorrago erantzungo dela. Gainera erantzun demokratikoa izango da, erasoa ez bezala. Bilduk lortu dituen botoak demokraziaren aldekoak izan dira. Demokrazia bat non proiektu guztiek gauzatzeko aukera izan dezaten salbuespenik gabe. Koalizio berriak izan duen babesa barrera guztiak gainditu ditu. Beste alderdien jarrera erabakiorra izango da, eta batez ere EAJrena. Joseba Egibarrek ezin du hutsik egin. Bere ordua iritsi da eta bere alderdiarena era bai. Baina erronka nagusiena Bildu koalizioak du. Dena eman beharra dute. Pauso bakoitza ondo hausnatuz eta humilatsunez eman beharko da. Gaur egungo gizartera egokitzea ezinbestekoa izango erabakiak hartzeko. Ezin da atzera begiratu. Testuinguru politikora egokitu eta ezberdin pentsatu eta sentitzen duenari errespetu osoz jokatu. Ospatzeko gauza gutxi dago. Lanean hasteko ordua iritsi da. Bilduren ordua iritsi da, eta batez ere ezker abertzalearena.

No hay comentarios: