lunes, 2 de marzo de 2009

PATXI LEHENDAKARI?

Amaitu dira hauteskundeak. Batzuk beti bezala irabazi egin dutela esango dute eta besteek, berriz, gehiago espero zutela. Baina azterketa objetibo bat burutzen bada, hauteskundeak EAJk irabazi ditu. Boto gehien lortu dituen alderdia izan da. PSE ere sekulako gorakada izan du eta ARALAR alderdi independentistak 30.000 boto gehiago izan ditu aurreko hauteskundeekin konparatuz. Alderdi popularra jeitsi egin da eta EZKER BATUA eta EUSKO ALAKARTASUNA izan dira galtzaile nagusienak, zalantza izpirik gabe. Baina 1980. urtetik hona presente egon den alderdi bat, hau da, ezker abertzalea, ezin izan du parte hartu. Horrek dena baldintzatzen du eta tamalez, baldintzatu egin du.

Ezker Abertzalearekin Ibarretxe izango zen lehendakaria eta hauek gabe, Patxi Lopez jauna. Eta nola D3M joko arautik kanpo utzi duten ba ondorio nagusiena alderdi espainol bat izango dugula Ajuria Enean izango da. Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako biztanleriak gauza bat bozkatzen du eta gero Madriletik beste lehendakari bat inposatzen da.

Patxi Lopezek guztien artean egin nahi du lan. Oso ondo eta oso polita baina errealitatea beste bat da eta lehendakari izaten bada gauzak okertu egingo dira eta gaur egun dugun arazoa areagotu. 2009.urtean gaude baina kasu gehienetan 1950.urtean bagina bezala aurkitzen gara.