miércoles, 3 de diciembre de 2008

BEHOBIA-DONOSTIA 2008

Goizeko 06:00. Esnatzeko garaia. Egun garrantzitsua atleta popularrentzat. Behobia eguna. D eguna. Entrenamendu saioen emaitza ikusteko eguna. Emazteari, semeari, anaiari, ahizpari, amari, aitari, lagunei eta ez dakit zenbait pertsonei zure kapazidade fisiko eta mentalak erakusteko eguna. Zure eguna.

Goiz-goiz jeikitzen naiz. Eguraldi ona egingo duela argi eta garbi ikus daiteke etxeko leihotik. Hala ere, balkoitik ze tenperatura dagoen konprobatu beharra daukat. Hego haizea! Agur! Eguraldi honekin akabo! 08:00-etan topoa hartu eta Irun aldera noa. 30 minutu ondoren Kolon plazako geltokian gelditzen naiz. Taberna batean gosaldu eta behobiara noa, oinez, lasai-lasai, aurreneko kilometroak ikuskatzera. Kaleak hutsik, inor ere. Behobiara iritsi bezain laster komunera, dena hustutzera. 09:45 aldatzeko garaia. Arropa egokia jarri, baselina pixka bat, pulsometroa bere tokian ondo jarri eta aurrera. Motxila kamioian utzi eta estiramendu garaia hasten da. 15-20 minutu behar ditut estiratzeko. Dagoeneko jende dexente. 10:15 berotzen hasteko garaia. Nerbio puntua pixkanaka goruntz doa. 25 minutu berotu ostean irteerara. 10:40 dira eta dagoeneko irteeran, hasteko gogo handiarekin. Gorriekin atera beharrak 4 minutu gehiago itxoitea eskatzen du.

11:04 hasi da behobia. Jendea beti bezala martxa bizian hasten da. Fresko gaude baina 20 km dira eta oso gogorrak. Burua hotz izan behar da. Aurreneko km-a burutu ostean, ongi aurkitzen naiz, uste baino hobeto. 8km-a beteta 32 minutu markatzen dit erlojuak. Gaintxurizketa pasa dugu, aurreneko gaina eginda. Lezora iritsi orduko banekien denbora ona egiteko aukera izango nuela. Pasaiako portua luze egiten da. 15km jada eta ordua beteta. Trintxerpen nere gurasoak beti bezala azkeneko animoak ematen. Aurreraxeago Mirakruz gaian herriko lagunak. Dena eman beharra dago. Mirakruzen minutu pare bat galtzen ditut. Pena! Donostira hurbiltzen, azkeneko kilometroak, jendearena ikusgarria, animoak ematen behin eta berriro. Kursaala parean eta Boulevard-a aurrean. Iritsi gara! 1:21:57 denbora. Eskerrikasko Fortunari antolakuntzagatik. Eskerrikasko jendeari, hori da hori animatzea! Eta eskerrikasko nere gurasoei urte guztian nere "rollo" guztiak aguantatzeagatik!

Zorionak korrikalari guztiei, txapeldunak zarete!

DONOSTIAKO MARATOIA

Sufrituta baina azkenean anoetara iristeko aukera izan nuen. 42 km burutu ostean izugarrizko poza sorrarazten du. Hainbeste entrenamendu zerbaiterako balio izan du. Juan Luis eta Jonen laguntzarik gabe ez nuen lortuko, hortaz seguru nago. Beraiek eraman zidaten erritmoa maratoi guztian eta momentu bakoitzean zer egin behar nuen gomendatzen zidaten. Eskerrikasko! Denbora 3:22:54. Hurrengo maratoirako badakit nola erantzungo diten gorputzak.